AHTaren alternatiba aurkeztu du Arabako Tren Sozialaren Aldeko Plataformak
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarrean aurkeztu du Arabako Tren Sozialaren Aldeko Plataformak Burgos, Gasteiz, Iruñea eta Castejon lotuko dituen AHTaren alternatiba baten azterlana. Egungo bideak «egokitzeko eta hobetzeko» deia egin dute, eta, plataformakoen arabera, obrek eragiten dien kontzejuen eskariak jasotzen ditu. Esan dutenez, Espainiako Garraio Ministerioak proposatutako AHTa baino 2.000 milioi euro gutxiagoko kostu ekonomikoa izango luke eraberritzeak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu