Gaur goizean, 11:00etan, Mugitu mugimenduko kideek AHTren obrak zigilatu dituzte Alesbes eta Azkoien arteko tartean, Martzillan, protesta moduan. Airef erakundearen gomendioak aplikatuz, obra hori «itxi» egin dela irudikatu dute.
OHT eraikuntza enpresa eta azpikontratak Aragoi ibaiaren ibarrean eraikitzen ari diren bidezubiaren eremuan sartu dira. Eremu hori interes ekologiko handikoa da. Obrak ixteko eta zigilatzeko agindua eman diete eraikuntzako arduradunei. Kamioien zirkulazioa eten dute, eta seinaleetan zein makinarian lanen itxiera adierazteko itsasgarriak jarri dituzte. Hogei minutu inguru iraun dute ekintzek, eta ondoren alde egin dute, «inolako istilurik izan gabe».
[Youtube]https://youtu.be/yCwQLyhMcIc[/Youtube]