Aintzane Ezenarro izango da Gipuzkoako Foru Aldundiko giza eskubideen arloko zuzendaria

Ion Gambrak uztailean utzi zuen kargua hartuko du Gogora institutuko zuzendari izandakoak.

Aintzane Ezenarro, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Aintzane Ezenarro, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Aitor Garmendia Etxeberria.
2026ko urriaren 5a
20:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Urte luzez politika munduan murgilduta egon ostean, komunikaziora egin zuen jauzi Aintzane Ezenarrok (Getaria, Gipuzkoa, 1971). Orain, atzera bueltan da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko giza eskubideen arloko zuzendari izendatuko dute bihar Foru Aldundiaren Gobernu Batzordean.

Uztailean utzi zuen kargu hori Ion Gambrak, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari ondoko izendatu zutenean. Hain justu, Gogora institutuko zuzendari izana da Ezenarro. 2015etik 2024ra egon zen kargu horretan, harik eta Eusko Jaurlaritzako memoria historikoaren gaiak PSE-EEren esku geratu ziren arte. Ordutik, Alberto Alonso sozialista da Gogorako zuzendaria.

Halere, Ezenarro ez da egon memoria historikoaren gaietatik aldenduta. Iazko irailean, EITBko eduki historikoen arloko buru izateko hautatu zuten. Batez ere ETBrekin lotutako memoria edukiak koordinatzea izan da haren egitekoa. Kazetaritzako eta zientzia politikoetako lizentziaduna da Ezenarro; bietan jarduna da, eta berriz politikara itzuliko da orain.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA