Euskal presoak

Alberto Ilundain aske geratu da behin-behinean

Gaur egin da haren aurkako auzi saioa. Hemezortzi urte Frantziako espetxean eman ondoren, maiatzean Espainiaratu zuten, eta Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak beste 18 urteko espetxe zigorra eskatzen zuen haren aurka.

Alberto Ilundain, ezkerretik hirugarrena, espetxetik atera ostean.
joxerra senar
2019ko azaroaren 14a
21:56
Entzun

Alberto Ilundain libre geratu da gaur iluntzean. Arratsaldean jakinarazi diote haren defentsari epaileak behin-behinean aske uzteko agindu duela. Senide eta lagunek jaso dute irteeran, Madrilen. Gaur, 19:00etan, manifestazio bat egin da Iruñean, Mercaderes kaletik abiatuta, haren aurkako epaiketa salatzeko.

Ilundainek hemezortzi urte eman ditu preso Frantziako espetxeetan, eta behin epaia beteta, maiatzean, Espaniaratu zuten. Auzitegi Nazionalak gaur egin du haren aurkako auzi saioa. Fiskaltzak eta herri akusazioak Enrique Muñozen aurkako atentatu saioan parte hartu izana leporatu nahi izan diote. Gaur egin den epaiketan, Ilundainek ukatu egin du leporatutako atentatuan parte hartu izana, eta torturapean egindako testigantzetan oinarritu zela azaldu.

Epaiketan soilik defentsaren galderei erantzun die. Ilundainen arabera, atentatua egin zenean euskara klaseak jasotzen ari zen, eta handik aterata jakin zuen atentatu saio hartan parte hartutako egileen eta poliziaren artean liskarra izan zela. Era berean, Mikel Castillo zaurituta zegoela jakin zuen —polizien tiroen ondorioz hil zen—, eta ihesaldian erabilitako autoa bere izenean zegoela. Irratietan susmagarrien artean bere izena zabaltzen ari zirenez, ihes egitea erabaki zuen Ilundainek.

Egun hartan parte hartu zuten poliziek ere hitz egin dute, baina euretako batek ere ez du Ilundain atentatuaren tokian kokatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.