Euskararen legeak 30 urte bete ditu. Horren harira, hainbat aipamen entzun dira han eta hemen. Ondorengo lerroetan, legeak aipatzen dituen bi arloren gaineko hausnarketa egin nahi dut, irakaskuntza eta helduen euskalduntze-alfabetatzearen gainean, hain zuzen ere. Biak diraestrategikoak edozein hizkuntzaren berreskurapenean, eta gurean ere esparru bi hauetan egin den lanari esker irabazi dira, duda barik, euskarakazken hamarkadetan irabazi dituen hiztunak. Alabaina, arlo biak sustatzeko egin den ahalegina, hau da, eskaini diren baliabideak, ez dira parekoak izan, inondik ere. Hauxe da egin beharreko galdera: zenbat hiztun gehiago irabaziko zituzkeen euskarak irakaskuntzan egin den apustua helduen euskalduntze-alfabetatzean ere egin izan balitz?
Argi dago erabileran eragiteko ezagutzan eragin behar dela, ezinbestekoa dela ezagutza bermatzea, ezagutza unibertsal bihurtzea, alegia. Hori horrela izan dadin neurri eraginkorrak eta baliabide egokiak behar dira; besteak beste, euskara ikastea, gurea den hizkuntza, doakotasunaren bidean jar dadin.
Irakaskuntzari dagokionez, euskararen jabe direla frogatze aldera edo, euskara mailak dekretuz baliokidetu berridituzte. Bada, lege horrekmoldaketak behar dituelakoan nago, izan ere, euskararen egoera aldatu ez denez, errealitatea desitxuratzen du. Bestela, aitortu zaien euskara maila hori balute —hobe, bai, hala balitz—, zein arazo legoke oposaketak euskaraz egiten hasteko? Hori bai litzatekeela normalizazio ekintza egokia.
«Euskara da Euskal Herriko hizkuntza propioa», hori diolegearen 2. artikuluak. Hala bedi. Hala izan dadin behar diren bezalako neurriak jarriko direlakoan...
EAEko Euskararen Legeak 30 urte (IV). Hezkuntza eta helduen euskalduntzea. Iritzia
Bete dadila legea, izan bedi euskara gurea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu