joxerra senar
Puntua

Ez dute erraz izango

2023ko abenduaren 21a
21:51
Entzun

Zentsura mozio oro ez da soilik aurretik dagoenari jarlekua kentzeko ariketa —kasu honetan Cristina Ibarrolari—, baizik eta jarraian proiektu bat eraikitzera behartzen du. Eta, hain zuzen ere, horretan datza hiru alderdiek hitzartu berri duten akordioaren funtsa. Ez dira ezerezetik hasi. Batetik, iragan asteko PSNren eta EH Bilduren arteko ituna izan dute erreferente. Bestetik, oposizioan elkarrekin egindako lanak eta udal politika ezagutzeak bidea erraztuko diete. Oraingo erronkari aurre egiteko ilusioa transmitu dute lehen pauso hauetan.

Ez dute erraz izango. Mozioa iragarri zenetik, UPN sututa dago, esku artean zuen aktiborik handiena galdu izana barneratu ezinik. Akordioak lortzeko ezintasunak eta Iruñea bere ondaretzat jotzeko harrokeriak kale itsu batera darama. Zortzi urte daramate noraezean, eta mozioak zulo hori sakondu du. Asironek trantsizio zaila izango du, baina UPNren itsutasunak bide zabala utzi dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.