Landakoko gertakizuna

jon olano
2024ko otsailaren 13a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

«Landakotik espiritu berri bat irten zen». «Landakotik pozik irten ginen, ilusionatuta eta itxaropentsu ikusi genuenarekin». Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidentearen hitzak dira, igandean Noticias taldean argitaratutakoak. Emozioa bor-bor. Harrabots handirik gabeko alderdia izan da EAJ Urkullu-Ortuzar binomioaren aldian, baina hauteskunde zikloaren emaitzek agerian utzi dituzte estrategiaren mugak. Eta afektuen bidea esploratzea erabaki du Ortuzarrek: «Ez dadila inor geratu Landakon gertatu zena jakin gabe». Mouffe irakurtzeko tenorea Sabin Etxean: «Arrazionaltasuna lehenesten duen ikuspegiak izkin egiten dio pasioek eta efektuek jokatzen duten rol erabakigarriari». Landako happening gisa, mito (bir)fundazional gisa. «Bazegoen beharra zetorrena ukitzeko eta kontrastatzeko: aldaketa», zioen Ortuzarrek. Gertakizuna, Zizeken adieran: «Gertakari batean ez dira soilik gauzak aldatzen: aldaketa neurtzeko erabiltzen dugun parametroa bera aldatzen da».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.