Irudia. Miarritze

ANNIE FROMENT GOGOAN, INDARKERIARI EZ

2010eko irailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aste honetan Baionan bikotekide ohiak hildako Annie Fromenten hilketa salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo Miarritzen (Lapurdi), Emakumeen Mundu Martxako Plataformak antolatuta. Genero indarkeriaren ondorioz Euskal Herrian aurten hildako bosgarren emakumea izan da Froment, eta ondoez handia eragin du. Gizonek emakumeen kontra erabiltzen duten indarkeriak, bitartean, ez du etenik. Kasuen %31 ez direla salatzen adierazi zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Biktimen Arretarako zuzendari Mariola Serranok, kezkatuta, eta kanpaina bat aurkeztu zuen, urrats hori egiten ez dutenbiktima horiei zuzenduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.