Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udaletako langileak grebara deitu dituzte urriaren 8rako

ELAk eta LABek egin dute deialdia, Eudel patronala negoziatzera behartzeko. Sektoreko lan hitzarmena berritu gabe dago 2010etik, nahiz eta negoziazio mahaia irekita egon.

ELAko eta LABeko kideak, Udahiltz udal langileen lan hitzarmena berritzearen aldeko manifestazioan. ELA
ELAko eta LABeko kideak, Udahiltz udal langileen lan hitzarmena berritzearen aldeko manifestazioan. ELA
2026ko uztailaren 16a
12:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Udalhitzeko mahaian «aurrerapausorik» ez dagoenez, grebara joko dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako langileek, ELAk eta LABek deituta. Haiek dute gehiengoa sektorean, %83,4ko ordezkaritza baitute. Duela urte eta erdi sortu zen negoziazio mahaia sindikatuen eta Eudelen —EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta alderdi independenteek osatuta— artean. Deitzaileek zuzenean interpelatu dute udalen elkartea, negoziaziorako «borondatea» izan dezala eta langileen baldintzak «erdigunean» jar ditzala exijitzeko.

Besteak beste, «erosahalmena berreskuratzeko» neurriak hartzea nahi dute, euskaraz lan eta bizitzeko baliabideak jartzea, «publifikazioetan azpikontratatutako langileen subrogazio eskubidea» aitortzea, lanaldia murriztea, errelebo kontratuak ezartzea eta gazteberritze planak egitea.

Egungo lan hitzarmenak hamasei urte daramatza bere horretan, eta sindikatuek salatu dute zenbait udaletan akordio «partzialak» bai, baina hitzarmen «integralik» ez dela egin, ezta Udalhitz mahaitik kanpo dauden udaletan ere.

Horregatik ekin zioten udaberrian greba eta mobilizazio dinamikari: apirilean eta maiatzean bi orduko lanuzteak egin zituzten, eta ekainean, berriz, egun osoko bi greba. Horiek «positibotzat» jo dituzte sindikatuek, modua eman dutelako langileak aktibatzeko eta «aurrerapauso» batzuk emateko.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA