Araba Euskaraz-ek badu abestia: 'Taupadak berpiztu!'

Amurrioko ikastolako hezkuntza komunitateak ondu ditu bai abestia eta bai bideoklipa.

Araba Euskaraz-en aurkezpena, urrian. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2026ko apirilaren 22a
12:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Badator 2026ko Araba Euskaraz. Amurrion egingo dute, ekainaren 14an, eta Arabako ikastolen aldeko jaiak jada baditu abestia eta bideoklipa: Taupadak berpiztu!.

Amurrioko Aresketa ikastolako hezkuntza komunitateak ondu ditu bata eta bestea. Ikastolako ikasle ohi eta egungo langile Igon Olaguenaga eta ikastolako aita Txiki Lora arduratu dira abestia egiteaz; bideoklipaz, berriz, ikastolako ikasle ohi Eneko Martinez.

Gaur egin duten aurkezpenean azaldu dutenez, abestiaren hitzetan zera nabarmendu dute, euskara biziberritzeko beharra dagoela, eta zenbait herrialdetako doinuekin osatu dute abestia. Bideoklipari dagokionez, aitortza egin nahi izan diote ikastolaren sorreratik lanean jardun duen komunitateari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA