Araba Euskaraz-ek hiru gune nagusi izango ditu, «adin eta gustu guztietarako eskaintzak» dituztela

Ekainaren 14an egingo dute Arabako ikastolen aldeko jaia, Amurrion.

2026ko Araba Euskaraz-en aurkezpena, gaur goizean, Amurrion. ARITZ LOIOLA / FOKU
2026ko Araba Euskaraz-en aurkezpena, gaur goizean, Amurrion. ARITZ LOIOLA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2026ko ekainaren 3a
16:38
Entzun 00:00:00 00:00:00

Araba Euskaraz-ek badu egitaraua; gaur aurkeztu dute jendaurrean Arabako ikastolen aldeko jaia, eta horren inguruko xehetasunak eman dituzte. Amurrion egingo dute, ekainaren 14an, eta egun osorako egitaraua atondu dute, «adin eta gustu guztietarako eskaintzarekin», hiru gunetan banatuta.

Araba Euskaraz-ek Amurrio euskararen eta euskal kulturaren «topagune handi» bihurtzeko gonbidapena egin die Euskal Herri osoko herritarrei. Horretarako, Taupadak berpiztu leloaren bueltan batu asmo dituzte euskaltzaleak. Hala adierazi du Josu Barrenengoak, Amurrioko Aresketa ikastolako zuzendariak: «Gure nahia euskararen taupadak indartzea eta euskara herritar guztiengana iristea da, ez soilik ikastolan, baizik eta kalean, plazan eta eguneroko bizitzan».

Jaia ekainaren 12an, ostiralean, hasiko da: Kantuz ekimena egingo dute Amurrio antzokian. Eta biharamunean, Gazte Eguna, mendi bizikleta saria eta pilota finalak izango dira. Ekainaren 14an izango da Arabako ikastolen aldeko festa handia, 10:00etan hasita. Hiru gune egongo dira: Bihotza parkea, Txinparta eta Taupadak. Lehenengo gunean,  BERRIAren gunea, herri kirolak eta dantza topaketa egongo dira, besteak beste; bigarren gunean, Porrotx eta Marimotots, Ganibet eta Nafarroa 1512; eta hirugarren gunean, Yogurina Borova, zumba... 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE