Arabako foru suhiltzaileen baliabide falta deitoratu du ELAk

Sindikatuaren arabera, Arabako suhiltzaileak Madril eta Avilako suteetan laguntzera ez bidaltzeko erabakiaren atzean ez dago sute arriskua, langile eta «egitura operatibo falta» baizik. Kudekaeta hobea eta baliabide gehiago eskatu dizkiote aldundiari.

Arabako foru suhiltzaileen zerbitzuaren inaugurazio ekitaldia, artxiboko irudi batean. ARABAKO FORU ALDUNDIA
Arabako foru suhiltzaileen zerbitzuaren inaugurazio ekitaldia, artxiboko irudi batean. ARABAKO FORU ALDUNDIA
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko uztailaren 29a
12:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskal Herritik suhiltzaileen konboi ugari abiatu dira hegoalderantz, Madril eta Avila aldean garretan diren suteak itzaltzen laguntzeko asmoz. Suhiltzaile zerbitzu gehienek bidali dute ordezkaritzaren bat; Arabako foru suhiltzaileen zerbitzuak, ordea, ez. Arabako Foru Aldundiak lurraldea sute arriskuan dela argudiatu du hori justifikatzeko, Gasteizko Udalak bere suhiltzaile zerbitzuko hainbat baliabide bidali baditu ere. ELA sindikatuak gaur salatu duenez, ordea, erabakiaren atzean ez dago sute arriskua, Arabako foru suhiltzaileen baliabide eta «egitura operatibo falta» baizik.

Sindikatuak salatu duenez, «urteak» daramatzate dotazio minimoak betetzeko langile nahikoren eske, baina aldundiak ez du horretarako langilerik kontratatu. Areago, aurtengo foru aurrekontuetan suhiltzaile berriak kontratatzeko dirua aurreikusiagatik, oraindik ez da langile berririk kontratu, deitoratu du ELAk. Langile eta baliabide falta hori da Arabako foru suhiltzaileek laguntzarik ez bidaltzearen benetako arrazoia, ELAren ustez. Sindikatuak «aitzakiak» albo batera uzteko eta suhiltzaile gehiago kontratatzeko eskatu dio aldundiari. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA