Erabakitzeko eskubidea defendatu du Mikel Aranak, Ezker Anitza taldeko lehendakarigaiak. «Euskal herritarrei galdetu behar zaigu Espainiako Estatuaren parte izan nahi dugun edo ez. Kasu horretan, gure aukera eredu federal bat izango da, [Espainiako] Errepublika Federala», adierazi du Onda Vasca irratian eginiko elkarrizketa batean. Aranak azaldu duenez, bere alderdiak «federalismo asimetriko» bat defendatzen du. Eredu horren barnean zehaztu beharko lirateke, Aranak azaldu duenez, Espainiako Estatuari dagozkion «oinarrizko eskumeank» eta «laguntza sozialen gutxieneko bat lurralde [Espainia] osoarentzat». «Hortik aurrera, federazio bakoitzak, alde biko akordio bat negoziatuko luke gobernu zentralarekin, eskumen mailak bermatzeko». Aranak azaldu duenez, «eredu ireki bat» proposatzen du Ezker Anitzak, «egoera jakinen arabera moldatu ahalko litzatekeena». «Modu horretan, behingoz, amaituko lirateke eskumenak kentzeari buruz Madrildik datozen mehatxuak».
Herenegun, berriz, Europako ezkerraren «batasunera» deitu zuen Aranak, murrizketa politikei aurre egiteko. Stavros Karagkounis Greziako Syriza alderdiko bozeramailearen eta Jose Cordon Frantziako Front de Gaucheko ordezkariaren babesa jaso zuen Ezker Anitza taldeko hautagaiak.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Alderdien kanpaina
Aranak «alde biko akordioak» proposatu ditu Madrilekin
Ezker Anitza taldekoak erabakitzeko eskubidea defendatu du, «eskumen mailak bermatzeko»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu