Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Ezker Anitza

Aranak EH Bildurekin eta Ezker Anitzarekin batzera deitu du PSE

Cayo Larak dio erabakia emaitzen araberakoa izango dela baina marra gorri bakarra dela «PPri gobernatzen ez uztea»

Mikel Arana eta Cayo Lara, atzo, Bilbon. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2012ko urriaren 7a
00:00
Entzun
«Konstituzionalisten eta abertzaleen arteko bloke klasikoak hautsi egin behar dira, eta ezkerreko bloke baterantz jo behar dugu». Mikel Arana Ezker Anitza alderdiko hautagairen irudiko, CISen inkestek erakusten dute gehiengo abertzale bat izateaz gain ezkerreko gehiengo bat ere badela. «PSE-EEk historikoa izango litzatekeen erabaki bat hartzen badu Euskadin, oso bloke sendo bat osa dezakegu PPren politika neoliberalen aurrean».

Kaleratu den CISen inkestak dio hiru legebiltzarkide lor ditzakeela, eta, emaitza hori ikusita, Arana konbentzituta dago parlamentu taldea lor dezakeela. Bilbon egindako mitinean, Cayo Lara Izquierda Unidako koordinatzailea ere izan da. Larak nabarmendu du kanpaina ondo hasi dela, eta uste du PPk Espainian gehiengoaren aurka abiatutako politika auzitan jartzeko balio dezakeela.

EH Bildurekin ituna egitea begi onez ikusiko ote lukeen galdetuta, Cayo Larak azpimarratu du bere alderdi barruko erabakietan «subiranotasuna» dagoela. «Ikus ditzagun zeintzuk diren emaitzak, eta, ondoren, subiranotasunez, gure erakundeak hartuko ditu etorkizuneko erabaki estrategikoak. Emaitzen araberako da akordio oro». Larak zehaztu duenez, Ezker Anitzari dagokio erabaki hori. Bere alderdiak marra gorri bakarra duela ohartarazi du: «PPri gobernatzen ez uztea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.