Europako ezkerreko alderdi batzuetako ordezkariekin batera egin zuen ekitaldia atzo Ezker Anitzak. Batasunaren beharraz mintzatu zen Mikel Arana hautagaia; haren esanetan, ezkerreko alderdiek ados jarri beharko lukete Europan agintzen ari diren murrizketen kontra. «Erantzun bateratua ezinbestekoa da».
Ekitaldian izan zen, besteren artean, Greziako Siriza alderdiko ordezkari Stavros Karagkunis. Erantzun beharraz aritu zen hura ere: «Aldaketa garaia iritsi da, baita Espainia iparraldera ere». Herritarren artean mezu bat zabaldu behar dela adierazi zuen: «Denok alda ditzakegu gauzak. Eman dezakegu memorandumaren eta Raxoiren erreskate politiken aurkako mezua».
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Alderdien kanpaina
Aranaren ustez, ezkerrak batu egin behar du mozketen aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu