GASTEIZ. Euskal Herriko ikasleak pixkanaka ari dira ikasgeletara itzultzen: irailaren 1ean sartu ziren berriz eskolan Ipar Euskal Herrian, herenegundik ari dira itzultzen Nafarroan, eta gaurtik irekiko dituzte sare publikoko eskolak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroako Gobernuak datuak eman ditu: ikasgeletara itzuliko diren 106. 769 ikasleetatik %24,7k D edo B ereduan ikasiko dute, eta %66 sare publikoan matrikulatuta daude.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ordea, gorabeherak daude: zenbait eragilek salatu dute arazoak izan dituztela irakasleei eta hezitzaileei lanpostua esleitzeko Eusko Jaurlaritzaren Ordezkagune plataforma erabiltzekoan. Atzo arratsalderako konpondu zituzten webgunearekin izandako arazoak.