Arrantzan ari zela itsasora erori eta itota hil da 22 urteko gazte bat, Donostian

Zurriola eta Monpas artean ari zen arrantzan. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.

mikel p ansa
2026ko abuztuaren 29a
22:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Donostian, Zurriolako hondartzaren eta Monpaseko muturraren artean, arrantzan ari zen 22 urteko gazte bat hil da gaur arratsaldean. Itsasoko uretara erori, eta ito egin da.

18:40 aldera gertatu da ezbeharra, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Abisu bat jaso dute ordu horretan: arrantzan ari zen gazte hori uretara erori eta desagertu egin dela esan diete larrialdi zerbitzuei. Inguru horretan arrantzan ari zen jende gehiago ere.

Suhiltzaileak, Gurutze Gorriko kideak eta ertzainak joan dira lekura, eta gorpua ikusi dute itsasoko uretan. Suhiltzaileek atera dute bertatik, eta osagileek berretsi dute hilik zegoela.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA