George Floyden hilketak arrazakeriaren aurka mugiarazi ditu mundu osoko herritarrak, baita Euskal Herrian ere. Milaka lagun kalera atera dira Donostian, Bilbon eta Gasteizen, Black Lives Matter (beltzen biziak axola du) oihu artean.
Donostian eginikoa izan da hiruretan jendetsuena. Bulebarra bete dute SOS Arrazakeriak deitutako manifestaziora gerturatu direnek; bertan, beltzek jasaten duten diskriminazioa salatu dute: lan esplotazioa, etxebizitzen sarbiderako zailtasunak, eskubide politiko falta, eskuin muturraren arrazismoa... «Arrazakeriak eta xenofobiak oztopatu egiten dute giza eskubideetan oinarritutako jendarte demokratiko eta bidezko bat eraikitzea», borobildu dute.
George Floyden heriotzaren ostean AEBetan hasitako protesten zabalkundearen erakusle dira mobilizazio horiek, eta handik ekarritako keinuak ere ikusi ahal izan dira. Besteak beste, Bulebarreko jendetza belaunikatuta egon da, isiltasunean.
Ederra izan da Donostiakoa. pic.twitter.com/RAUEhrzsR7
— PIZTU DONOSTIA (@PiztuD) June 7, 2020
Bilboko mobilizazioak Justizia Jauregia izan du epizentro, arrazakeria instituzionala salatzeko asmoz. Gasteizen, berriz, Andre Maria Zuriaren plazan elkartu dira; «Ez da beltzak zurien aurka; denok arrazakeriaren kontra da», oihukatu dute han, besteak beste.
Bilbo eta Euskal Herria arrazakeriaren aurka!! Beti antifaxistak!! âÂÂÂÂœŠðŸ¿âÂÂÂÂœŠðŸ¿#BlacksLivesMatterpic.twitter.com/BhB39qkidp
— Indautxutik (@Indautxutik) June 7, 2020
Iruñean atzo egin zuten mobilizazio handia. Floyd ez ezik, Elhadji Ndiaye ere oroitu zuten, haren omenezko plakaren aurrean. «Egiturazko arrazakeria» salatu zuten bertaratu ziren manifestariek. Baionan, aldiz, ostegunean egin zituzten protestak, polizia etxearen aurrean.
Protesta keinu gisa belaunikatu dira manifestariak AEBtan poliziak erail duen George Floydi omenez. @berriapic.twitter.com/7aJ0tIYhJs
— Oihana (@oi_tsr) June 4, 2020