Javier Yanguas. Gerontologoa

«Arriskua da zaharrak kontsumitzaile soil gisa ikustea»

IDOIA ZABALETA / FOKU.
Julen Aperribai.
2023ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren estrategiaren helburuetako bat silver economy-a «sustatzea» da, jasota dagoenez. Javier Yanguas gerontologoarekin (Donostia, 1963) hitz egin du BERRIAK terminoari buruz.

Zer ulertzen duzu sylver economy termino horrekin?

Zaharrek eman dezaketen aukera ekonomia konkretu bat garatzeko: silver-en [hala deitu izan zaio 50 urtetik gorakoen belaunaldiari] desioak, erronkak eta baita eurei begirako produktu eta zerbitzu guztiak ere.

Biztanleriaren piramidearen bilakaerarekin lotuta dago horren gorakada?

Bai, baina ez horrekin bakarrik. Gaitasun ekonomikoarekin ere bai. Zaharrak dira kontsumitzeko aukera duen populazio mota bat. Gazteek ez dute inolaz ere kontsumitzeko nahikoa diru, eta bai, aldiz, zaharrek.

Zer arrisku ikusten dizkiozu?

Zaharrak bezero soil gisa ikustea. Eta, bestalde, askotan teknologia bat garatuta dago gauza jakin bat egiteko, eta teknologia hori bere horretan zahartzarora aplikatzen dute. Uste dut sylver economy delako hau bultzatu behar dela, baina zaharren beharrak, desioak eta helburuak kontuan hartuta. Bestela, ariko gara zaharrei esaten zer kontsumitu behar duten edo nola bizi behar duten zahartzaroa. Baina, beste alde batetik, uste dut jakin behar dela beharrezkoa dela produktu hauek eta zerbitzu hauek ematea. Ez nago sylver economy-aren kontra; ni sylver economy mota jakin baten kontra nago, zahartzaroa instrumentalizatzen duen horren kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.