Arrotxapeako Muskerra gune okupatua husten ari da Iruñeko Udaltzaingoa

El Hadji gune autogestionatuak eta Arriasko Gazte Langileen Asanbladak salatu dutenez, Marcelo Zelaieta kaleko lokala husteko operazioa abian jarri du Udaltzaingoak. Otsailean okupatu zuten gunea, eta gimnasio komun gisa zerabilten.

El Hadji guneko hainbat kide, Iruñeko Arrotxapea auzoan okupatu duten eraikina atontzen, gimnasio bilakatzeko. EL HADJI GUNEA
El Hadji guneko hainbat kide, Muskerra gunea atontzen gimnasio bilakatzeko, okupatu berritan, joan den otsailean. EL HADJI GUNEA
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko uztailaren 30a
15:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iragan den otsailean, El Hadji gune autogestionatuak, Iruñeko Arrotxapea auzoko beste eragile batzuekin batera, Marcelo Zelaieta kaleko 74. zenbakiko lokal hutsa okupatu zuen. Muskerra izena jarri zioten guneari, eta «herri gimnasio» erabilera eman zioten, kirola egiteko «toki segurua» sortzea eta «auzo boterea» saretzea helburu. Alta, El Hadjik berak sare sozialetan salatu duenez, Iruñeko Udaltzaingoak Muskerra gunea husteko operazioa abiarazi du gaur bertan. 

Udaltzaingoa gunea husten ari dela salatu dute, hain zuzen, gaur eguerdian El Hadjik eta Arriasko Gazte Langileen Asanbladak. Elkartasuna adierazteko eta Marcelo Zelaieta kalera joateko deia egin diete herritarrei, eta antolatuko dituzten mobilizazioei adi egoteko ere eskatu diete. Orain arte, doako kirol jarduerak eta ekintza kulturalak antolatzen zituzten bertan. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA