Ekaitz Ezkerra euskal presoa kalean da, sei urteko espetxe zigorra bete ostean. Gaur goizean irten da Burgosko espetxetik. Donostiako Askegunean atxilotu zuten, 2013ko apirilean. Harekin batera atxilotu zituzten Egoi Alberdi, Aitor Olaizola, Mikel Arretxe, Oier Lorente eta Ekaitz Ibero ere.
Segiko kide izatea egotzita epai berean zigortu zituzten Donostiako Askegunean atxilotutakoak, Imanol Vicente eta Nahikari Otaegi.