HAUTESKUNDEAK

Astelehenean eratuko dituzte Arabako Batzar Nagusiak

Elkarrekin Podemosek atea ireki dio Araban EAJrekin eta PSE-EErekin negoziatzeari.

Arabako Batzar Nagusien eratze bilkura, 2019ko ekainaren 14an. ENDIKA PORTILLO / FOKU
jon olano
2023ko ekainaren 13a
19:41
Entzun

Datorren astelehenean eratuko dituzte Arabako Batzar Nagusiak, horretarako beharrezkoa den gutxieneko batzarkide kopuruak kredentzialak aurkeztu eta gero. Egun horretan aukeratuko dituzte Mahaia eta Batzar Nagusietako presidentea.

Bizkaian, datorren astelehena baino lehen eratu beharko dituzte Batzar Nagusiak, atzo aurkeztu baitzituzten kredentzialak hautetsien herenek. Gipuzkoan, ordea, oraindik ezein talderen batzarkideek ez dituzte aurkeztu kredentzialak, eta, beraz, oraindik ez dago eperik Batzar Nagusiak osatzeko.

Elkarrekin Podemosen hiru batzarkideek gaur aurkeztu dituzte kredentzialak, eta horrek bide eman dio Batzar Nagusiak eratzeko prozedura abiatzeari. David Rodriguez zerrendaburuak berretsi zuen koalizioaren asmoa dela gobernu «aurrerakoi» bat osatzea eta hartatik kanpo uztea EAJ, PP eta Vox. Baina, aldundia EAJk eta PSEk osatuko balute, Rodriguezek nabarmendu du koalizioa «funtsezko» litzatekeela politika «progresistak» negoziatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.