Atarrabian desagertutako gizonezkoaren gorpua aurkitu dute

Ezkaba mendian topatu dute hilotza. Larunbataz geroztik falta zen 70 urteko gizonezkoa.

Ezkaba mendia, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Ezkaba mendia, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Kerman Garralda
Atarrabia
2025eko abuztuaren 12a
15:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Atarrabiako (Nafarroa) 70 urteko gizon bat desagertu zen larunbatean. Bilaketa modurik tristeenean bukatu da: hilik topatu dute gaur, 10:30 aldera. Hala baieztatu diote Poliziaren iturriek Europa Press agentziari. Ezkaba mendiaren magalean aurkitu dute gorpua, Moventis-TCC autobus garraio enpresaren inguruan. Gizona mendian behera erori zela uste dute. Hilotza Nafarroako Auzi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

Larunbat arratsaldean eman zuten desagerpenaren abisua. Goizean kalera irten zen, baina ez zen etxera itzuli bazkaltzera. Orduz geroztik, suhiltzaileek, foruzainek, Atarrabiako, Burlatako eta Uharteko udaltzainek, eta boluntarioek jardun dute bilatzeko lanetan.

Foruzaingoak laguntza eskatu zien atzo herritarrei, sare sozialen bidez. Desagertuaren argazki bat eta haren ezaugarriak zabaldu zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.