Autogobernuaren defentsa izango da Geroa Bairen lehentasuna

Hauteskundeei begirako oinarri politikoak aurkeztu ditu. Foru Hobekuntzak etxebizitzaren eskubidea aitortzea proposatu du.

(ID_17946643328545) (/GEROA BAI) GEROA Bai, oinarri politikoen aurkezpena
Geroa Baik oinarri politikoak aurkeztu ditu gaur goizean. GEROA BAI.
joxerra senar
2026ko azaroaren 14a
13:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bozei begirako dokumentu politikoa aurkeztu du gaur goizean Geroa Baik. Bere lehentasunen artean egongo dira autogobernuaren eta ongizate estatuaren defentsa. 

Geroa Baik uste du eskuin muturraren mezuari aurre egiteko herritarren bizimodua hobetuko duten politikak egin behar direla. Horretarako funtsezkotzat jo du autogobernuan sakontzea. Hala, Foru Hobekuntzan aitortutako aldebikotasuna benetan aitortzea aldarrikatu du.

Koalizioak uste du eskuineko alderdiak gai direla Espainiako Konstituzioaren erreforma bultzatzeko eta bertako lehen xedapen gehigarria kentzeko. Hark aitortzen ditu eskubide historikoak, Hego Euskal Herriko autogobernuaren oinarria. «Voxek Hitzarmen eta Itun Ekonomikoa bertan behera uztea planteatu du, eta Alderdi Popularraren gobernu batean parte hartzen badu, Nafarroak ezin du ahaztu tresna hauek arriskuan egongo direla».

Hura babesteko beharra dagoela azaldu du. Gainera, Foru Hobekuntzak etxebizitza eskubidea aitortu beharko lukeela uste du. Azkenik, Geroa Baik aldarrikatu du ongizate estatuaren zein bizikidetzaren oinarriak irmo babestu behar direla, atzera egiteko arriskuaren aurrean.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA