Auzitegi Nazionalak ETAren 2002ko eraso bat ikertuko du

Epaileak informazioa eskatu die Guardia Zibilari eta Espainiako Poliziari preso eta preso ohi batzuei buruz

2022ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Manuel Garcia Castellonek erabaki du berriro zabaltzea ETAk 2002ko abuztuan Santa Polan (Herrialde Katalanak) eginiko atentatuari buruzko ikerketa. Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari eskatu die beren esku dituzten datuak emateko, jakiteko Jon Olarrak, Ainhoa Mujikak, IƱaki Esparzak, Mikel Albisuk, Ramon Sagarzazuk eta Marixol Iparragirrek erasoarekin loturarik izan ote zuten.

Dignidad y Justicia elkarteak jarritako kereila bat onartuta zabaldu du ikerketa epaileak. Erasoa 2002ko abuztuaren 4an egin zuen ETAk, Guardia Zibilaren kuartel baten aurka, eta bi pertsona hil ziren; gizonezko bat eta haur bat. Auzia ikertu zuten, eta bi lagun kondenatu zituzten. Baina epaileak ebatzi du auzia berriro irekitzea, aipaturiko pertsonak garai horretan ETAko zuzendaritzan zeudelakoan, horiek izan dezaketen erantzukizuna ikertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.