Eusko Jaurlaritzak atzo jakinarazi zuen nork kudeatuko duen Eusko Jaurlaritzaren espetxe eskumena: Jaime Tapia jurista izendatu dute horretarako aholkulari, eta sailburuordetza baten maila emanen diote bere postuari. Arabako Probintzia Auzitegiko zigor arloko presidentea da gaur egun Tapia, eta 33 urte daramatza epaile lanetan. Martxoaren 31n zeregin horri utziko dio, eta Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailaren barnean arituko da, Beatriz Artolazabal sailburuaren aldamenean. Tapiak izanen du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxe eredua zehazteko ardura aurrerantzean, beraz.
Eusko Jaurlaritzaren ustez, Tapiak «esperientzia handia» du epailetzan, eta horregatik da egokia eman dioten zereginerako. Bertzeak bertze, Zigor Zuzenbideko irakaslea da UNEDen, 2011tik. Jurisdikzio ordena zibil eta penaletako magistratu espezialistetako bat da, eta gazte jurisdikzio penalekoa ere bai. Epaile gisa, EAJren Araba Buru Batzarreko hainbat kide zigortu zituzten De Miguel auzian aritu zen. 2010ean, berriz,EAEko Auzitegi Nagusiko presidente izateko hautagaia izan zen—Juan Luis Ibarra hautatu zuten orduan—. Euskal presoen gaiarekin ere izan du harremana: 2018ko urrian, Foro Sozial Iraunkorrak Gasteizen antolaturiko mahai inguru batean parte hartu zuen, eta salbuespenezko espetxe politikaren kontra mintzatu zen.
    
    
        
                    
                            
    
                                                                                SOSLAIA. Jaime Tapia
                        
            
        Auzitegitik espetxeen kudeaketara
    
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu