Azkarraga: «Harrerak ez dira omenaldiak»

Sareren agerraldia. BERRIA.
2019ko uztailaren 31
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak nabarmendu du euskal presoei egindako harrerak ez direla omenaldiak. Edonola ere, presoei egindako harreren inguruko iritzi guztiekin «bat egiten ez» badu ere, guztiak «errespetatzen» dituela esan du: «Enpatizatzeko, elkar ulertzeko eta elkar aitortzeko garaia da. Elkarbizitzan lan egiteko unea da, bake iraunkorra lortzeko».

Datorren larunbatean Sarek Gasteizen antolatutako manifestazioa iragartzeko agerraldian egin ditu adierazpenak Azkarragak. Mobilizazioa Andre Maria Zuriaren plazan hasiko da, 19:00etan, Korapiloak askatzeko une da leloarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA