Hauek dira, xehatuta, koronabirusaren Euskal Herriko datuak.
KUTSATUAK: 17.663
Azken datua. 17.663 herritarrek positibo eman dute guztira. Astearteko datua da, eta astelehenean baino 266 kutsatu gehiago zeuden atzo.
Gehien, Bizkaian. Kutsatutako herritar gehien Bizkaian dago: 7.155 dira, bezperan baino 110 gehiago. Nafarroan 4.831 positibo daude (+96), Araban 3.294 (+53), Gipuzkoan 2.361 (+10), Lapurdin 21 (bezperako kopuru bera) eta Zuberoan eta Nafarroa Beherean, bi kasu bakoitzean.
HILDAKOAK: 1.502
Atzo, 1.502 ziren gaitzak jota hildako pertsonak; bezperan baino 34 gehiago.
Lurraldeka. Hildako gehien baieztatutako herrialdea Bizkaia da (565). Nafarroan 397 zenbatu dira, Araban 323 eta Gipuzkoan 215.
ERIETXEAN: 1.295
Ospitaleratuta 1.295 pertsona daude Hego Euskal Herrian, azken zenbaketan baino 85 gutxiago.
Gutxien, Araban. Ospitaleratu gehien Bizkaian dago: 602 dira. Nafarroan 319 lagun daude erietxean, Gipuzkoan 213, eta gutxien, Araban (159).
Sendagiriak. Pandemia hasi zenetik 8.467 lagunek jaso dute sendagiria, gaixotasuna gaindituta. Herenegun baino 220 gehiago ziren atzo.