Baionako manifestazioarekin bat egiten dute Basque Friendship taldeko kideek

Euroaginduaren kontrako kezkak eta eskubide zibil eta politikoen defentsak Euskal Herriko mugak gainditu ditu. Europako Parlamentuan Basque Friendship taldea osatzen duten eurodiputatuek agerraldia eginen dute egun, adierazteko bat egiten dutela larunbatean Baionan egitekoa den manifestazioarekin eta bertan parte hartzera deitzeko. Ez dela urrutiko deialdia jakinarazi zuen Alice Leizehagezahar Berdeak taldeko Akitaniako kontseilariak. «Batzuek jakinarazi dute dagoeneko ezinezkoa izanen zaiela manifestaziora etortzea, baina bederen Catherine Greze eta Francois Alfonsi Berdeak-Ale taldeko diputatuek jakinarazi dute ahal duten guztia eginen dutela gurekin egoteko Baionan heldu den larunbatean». Euroagindua Europako Parlamentuko osoko bilkuran eztabaidatzea eskatu zuten, ahozko galdera baten bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu