'CAN auzia'

Barcina CANen gainbeheraz ohartarazi zuela deklaratu du kutxako lehen presidenteak

Lorenzo Riezuk Auzitegi Nazionalean epailearen aurrean lekuko gisa esan du 2011ko martxoan bidali zion txostenean Barcinari salatu ziola kutxaren handitzea eta erretiro aurreratuen plana. Orduan egin zuen bezala, gogor kritikatu du Enrique Goñiren kudeaketa.

Lorenzo Riezu, gaur Auzitegi Nazionalera bidean. SERGIO BARRENECHEA, EFE
jon ordonez garmendia
2015eko apirilaren 9a
10:51
Entzun

Lorenzo Riezu CANeko lehen presidentea gaur izan da Eloy Velasco epailearen aurrean deklaratzen, eta han esan du CANen gainbeheraz eta Enrique Goñiren kudeaketa txarraz ohartarazi ziola Barcinari 2011ko martxoan. Zehaztu du Barcinari azaldu ziola Nafarroako Kutxaren 2002 eta 2010 bitarteko handitze plana "gehiegizkoa" izan zela eta kutxaren kaudimen galtzea erabaki horri eta erretiro aurreratuen planari zor zaizkiola.

Nafarroako Kutxaren handitzea aurrerantz egindako ihesa izan zela azpimarratu du.

1994 eta 2001 bitartean izan zen Riezu CANeko presidente. 2011ko martxoko txosten horretan Enrique Goñiren kudeaketa kritikatu zuen. Nafarroako Kutxarekin zer gertatu den zuen izenburu txostenak. Hamabost orrialdekoa zen, eta hainbat eranskin zituen. Txosten horretan esandako guztiak banan-banan berretsi ditu gaur epailearen aurrean.

CANeko irregulartasunak eta Banca Civicaren burtsaratzea ari da ikertzen Velasco, eta Riezuk lekuko gisa deklaratu du. Banan-banan 2011ko txosten horretan salatu zituen eginbideak salatu ditu berriro, eta azpimarratu du Yolanda Barcinari bidali ziola txosten hori. 2011ko martxoan CANeko kontrol batzordearen arduradun zen Barcina.

Kontuz elkarteak eskatu zuen Riezuren lekukotza jasotzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.