Jaurlaritzak ingurumen baimena eman dio Udondo enpresari Artziniegan baterien biltegi bat eraikitzeko

Arabako udalerrian egingo litzatekeen energia elektrikoa biltegiratzeko baterien planta horrek 4,175 megawatteko edukiera luke, eta 417 metro karratuko azalera.

Iberdrolak Ingeteamekin Burgosen jarritako bateria biltegi bat. IBERDROLA
Iberdrolaren bateria biltegi bat, Burgosen. IBERDROLA
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko abuztuaren 10a
13:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bateriak boladan daude. Iazko apirileko itzalaldiak agerian utzi zuen bateria finko handien instalazioak beharrezkoak direla energia berriztagarrien sorkuntza ziklo irregularrak egonkortzeko. Geroztik, egitasmoak izugarri ugaritu dira, eta gaur jakin da Bizkaiko Udondo Energia SM enpresak asmoa duela Artziniegan (Araba) halako planta bat eraikitzeko. 

Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak egitasmoaren ingurumen-inpaktu txostena argitaratu du gaur, eta aldekoa izan da. Erakundeek ezarritako baldintzekin, beraz, laster izango du baimena enpresak aurreikusitako bateria finkoen biltegia eraikitzeko. 4,175 megawatteko potentzia biltegiratu ahal izango du plantak.

14.000 metro koadro dituen partzela batean eraikiko dute, baina plantak berak 417 metro karratuko azalera baino ez du izango; igerileku olinpiko baten herena, alegia. 430 metro kable ere instalatuko ditu enpresak, biltegia sarearekin konektatzeko. Ibersun taldeko kide da Udondo Energia enpresa. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA