Behin-behinean geldiarazi dute Iruñeko Arrotxapea auzoan egitekoa zen etxegabetzea

Haritu sareak nabarmendu du «lan sindikalari esker» adingabeak dituen familia bat ez dutela kale gorrian utziko.

Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazio bat, Iruñean, azaroaren 28an. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Haritu sareak deitu zuten protestara. IÑIGO URIZ / FOKU
Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazio bat, Iruñean, azaroaren 28an. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Haritu sareak deitu zuten protestara. IÑIGO URIZ / FOKU
Ion Orzaiz.
2026ko maiatzaren 20a
20:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Geroratu egin dute arriskua. Iruñeko Arrotxapea auzoko familia batek etxegabetze agindua jasoa zuen. Horren arabera, bihar goizean goiz joatekoak ziren auzitegiko ordezkariak, baina Haritu etxebizitza sindikatuak jakinarazi du prozesua behin-behinean eten dutela: «Lan sindikalari esker, atzeratu egin da Arrotxapeko etxegabetzea. Autoantolakuntzaren eta presio herritarraren ondorioz, adingabeak dituen familia bat kalera ez botatzea lortu dugu», adierazi dute ohar batean.

Haritu sareak deialdia egina zuen bihar 08:00etan etxegabetzea gelditzen saiatzeko. Prozesua etenda, biharko elkarretaratze hori ere bertan behera utzi dute.

Edonola ere, Harituk adierazi du auzia ez dela bukatu: «Lanean jarraituko dugu gatazka honi konponbide egonkor bat emateko. Era berean, argi dugu pertsona guztiak etxebizitza izateko eskubidea bermatzeko gai ez den sistema batek sortzen duen kasu jakin bat dela honako hau. Horregatik, etxebizitzaren negozioaren, pribatizazioaren eta egoera hori betikotzen duten eragile guztien aurka borrokatzen jarraituko dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA