Memoria historikoa

Bernardo Rodriguez Rinconen gorpuzkiak, etxera bueltan

2022ko abenduan topatu zituzten Rodriguezen gorpuzkiak, Urduñako (Bizkaia) espetxe frankistan.

ESPAÑA MEMORIA HISTÓRICA
Bernardo Rodriguez Rinconen senideak, gaur, Legorretan. JAVIER ETXEZARRETA/FOKU
Isabel Jaurena.
2023ko abenduaren 2a
13:05
Entzun

Bernardo Rodriguez Rinconen gorpuzkiak Urduñako (Bizkaia) espetxe frankistan topatu zituzten iaz, eta gaur eman dizkiote haren familiari. Legorretako (Gipuzkoa) hilerrian bildu dira Jose Antonio Rodriguez Ranz Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea, Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria eta Rodriguezen senideak. Gorpuzkiez gain, biktimaren desobiratzeari eta identifikazioari buruzko informazioa jasotzen duen txostena ere eman diete. Ondoren, ekitaldi pribatu batean, familiak gorpuzkiak lurperatu ditu.

Rodriguezen gorpuzkiak 2022ko abenduan berreskuratu zituzten, Urduñako hilerria miatzeko lanak egiten ari ziren bitartean. Campanariokoa zen (Badajoz, Espainia), nekazaria, eta bost seme-alabaren aita. Atxilotu zutenean, hainbat espetxetatik igaro zen, Urduñakora eraman zuten arte. 1941. urtean hil zen, 60 urte zituela.

Gogorak Urduñako espetxe hartan 71 biktimaren gorpuzkiak berreskuratu ditu, baina horietatik bederatzi bertzerik ez ditu identifikatu. Bederatzigarrena Francisco de la Cruz Orellana da. Haren familia Mallabian (Bizkaia) bizi da, eta datozen asteetan emanen zaie gorpuzkia. Desobiratze lanak duela bederatzi urteko indusketa kanpainan egin zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIA babestuz, harro herri! Martxoaren 14tik 24ra, ekarpenak saria du.