Elkarren eskutik arituko dira aurten ere BERRIA eta Araba Euskaraz. Amurrion egingo dute Arabako ikastolen aldeko jaia, Aresketa ikastolak antolatuta, ekainaren 14an, eta ondoan izango dute euskarazko egunkari nazionala; gaur sinatu dute lankidetzarako hitzarmena.
Horrenbestez, BERRIAk Araba Euskaraz jaiko egitaraua osatuko du: Parke gunean postua jarriko du, eta bertara joaten diren herritarrek zozketa batean parte hartu ahal izango dute. Asier Kidam magoaren emankizuna ere izango da.
Horretaz gainera, BERRIA Ares jaian izan zen, maiatzaren 29an, eta haurrek Mantangorri tailerreko eskulanak egiteko aukera izan zuten.