BERRIA Taldeko langile batzordeak elkartasuna adierazi die Korrikako mezua idatzi zuten gazteei

Kezka eta ezinegona agertu du gazteen kontra esan direnengatik, eta babesa agertu die, bereziki Xalbat Alzugarai eta Leire Casamajou lankideei eta Oihana Arana kolaboratzaileari. «Ohoretzat» jo du mezugileak haiek izatea, eta eskerrak eman dizkie.

Mezua idatzi zuten zazpi gazte euskalzaleak, Korrikaren amaieran. OSKAR MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
Mezua idatzi zuten zazpi gazte euskalzaleak, Korrikaren amaieran. OSKAR MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
2026ko martxoaren 31
14:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

BERRIA Taldeko langile batzordeak kezka agertu du Korrikako mezua idatzi zuten zazpi gazteen aurka azken bi egunetan esandakoengatik, eta elkartasuna adierazi diete, bereziki Xalbat Alzugarai eta Leire Casamajou lankideei eta Oihana Arana kolaboratzaileari. Ohar batean jakinarazi duenez, «oso larria» iruditu zaie langileen profesionaltasuna eta lan ibilbidea auzitan jartzeko ozendu diren mezuak, «gazte horiek euskara sustatzen egin duten bidea aintzat hartu gabe». Zehazki, Aitor Esteban EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak esandakoa aipatu dute oharrean. Honela dio oharrak, hitzez hitz:

«BERRIAko Langile Batzordearen mezua:

BERRIA Taldeko langileok kezka eta ezinegona azaldu nahi dugu Korrikaren amaierako mezua idatzi eta plazaratu duten zazpi gazteen kontra esan direnen harira. Haiek alderdi politiko batekin lotzeko ahalegina egin du Aitor Esteban EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, gazte horiek euskara sustatzen egin duten bidea aintzat hartu gabe, eta hura desitxuratzeko asmoarekin. Horren ondorioz, haien profesionaltasuna eta lan ibilbidea auzitan jartzeko mezuak ere ozendu dira, bereziki hainbat hedabide eta sare sozialetan. Oso larria iruditzen zaigu halako mezuak sustatzea, eta elkartasun erabatekoa azaldu nahi diegu zazpi gazteei, eta bereziki gure lankide diren Xalbat Alzugarairi eta Leire Casamajouri, eta Iritzia saileko eguneroko kolaboratzaile Oihana Aranari. Ohore bat izan zen guretzat zuek hor egotea! Eskerrik asko!».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA