Badator Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko festa: maiatzaren 31n egingo dute, Bilboko Txurdinaga auzoan, Kirikiño ikastolak antolatuta. BERRIAk eta Ibilaldiak elkarlanean jardungo dute; hitzarmena sinatu dute horretarako.
Akordioan jaso dutenez, BERRIAk Ibilaldiaren egitaraua osatzen lagunduko du. Ikastolen aldeko jaiaren egun handia maiatzaren 31 izango den arren, 30ean ere izango dute zertaz gozatua. BERRIA bertan izango da, Mantangorri tailerrarekin, eta Pontx pailazoaren saioa babestuko du. BERRIAk igandeko eskaintza ere osatuko du: euskarazko egunkari nazionalak bere gunea izango du, eta, bertan, Asier Kidamek magia ikuskizuna egingo du.
Horrez gain, BERRIAk Ibilaldia antolatzeko materiala jarriko du antolatzaileen eskura, eta Kirikiño ikastolako hezkuntza komunitate osoari eskaintza berezia egingo dio.