BERRIAk lorturiko testigantzak oihartzuna eduki du kanpoko prentsan

Kataluniako, Galiziako eta Espainiako hainbat kazeta eta informazio plataformatan itzuli eta argitaratu egin dituzte Verter enpresaren zabortegian urte luzez arituriko kamioilari batek salatutakoak.

BERRIAk argitaraturiko artikuluaren galizierazko bertsioa, Nos egunkariaren gunean. NOS DIARIO
2020ko otsailaren 23a
11:19
Entzun

"Zaldibarko hondamendi ekologikoarengatik Eusko Jaurlaritza estutu duen lekukotasuna" izenburuarekin jaso du Kataluniako Vilaweb albiste plataformak joan zen otsailaren 16an BERRIAk argitaraturiko artikulua. «Inork nahi ez zituen hondakinak joaten ziren Verterrera» piezan, Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariak kamioilari baten hitzak jaso zituen. Garraiolariak zortzi urtez egunero joan-etorriak egin zituen hara, eta zabortegiak nola funtzionatzen zuen azaldu zuen. Material arriskutsuak pilatu eta bereizteko inolako prozesurik eta kontrolik gabe botatzen zituztela salatu zuen lekukoak.

MadrilgoPúblico plataformak, berriz, BERRIAko artikulua hitzez hitz argitaratu du, eta gauza bera egin du Galiziako Nos egunkariak, paperean eta webgunean.

[YouTube]https://youtu.be/3jGMYcEJMx0[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.