BERRIAren azala, euskararen pizkundeari bultzada emateko

BERRIAren biharko zenbakiak bi azal izango ditu, eta, hala, Kontseiluaren ekitaldia iragartzeko kartela zabalduko da irakurleen artean. Afixa banatzeko deia egingo die irakurle eta BERRIAlagunei.

BERRIArekin batera banatuko den kartela.
BERRIArekin batera banatuko den kartela.
gotzon hermosilla
2025eko abenduaren 2a
12:58
Entzun 00:00:00 00:00:00

Larrialdi linguistikoari aurre egin eta euskarari «pizkunde berria» emateko, ekitaldia egingo du Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an, Bilbo Arena aretoan. Euskararen berreskuratze prozesuan mugarria izango da ekitaldia, eta hari ekarpena egin nahi dio BERRIA egunkariak ere. Horregatik, Euskararen Eguna kari, biharko zenbakia berezia izango da, eta bi azal izango ditu: ohiko azalaz gain, ekitaldia iragartzen duen kartela ere banatuko du BERRIAk.

BERRIAk dei berezia egin die bere komunitatea osatzen duten irakurle eta BERRIAlagunei: biharko zenbakia eskuratzeko eta abenduaren 27ko ekitaldia iragartzen duen afixa ikastetxean, lantokian zein herrian jartzeko, hain zuzen. Horrez gain, Bilboko ekitaldian parte hartzeko dei zuzena ere egin dio BERRIAk bere komunitateari. Horretarako sarrerak Pizkundea.eus web orrian daude eskuragarri.

Luze eta zabal emango du BERRIAk Kontseiluaren ekitaldiaren berri, bai bihar bertan, Euskararen Egunaren harira argitaratuko den zenbaki berezian, eta baita datozen egunetan ere ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.