Geroa zugan

BERRIAren jarduna azaldu die Beatriz Zabalondok Bermeoko Eleizalde ikastolako ikasleei

2018ko martxoaren 2a
16:49
Entzun 00:00:0000:00:00

Beatriz Zabalondo BERRIAko presidentea Bermeoko Eleizalde ikastolan izan da bertako ikasleei egunkariaren ohiko jarduna zertan datzan azaltzen.

BERRIAk eguneroko lanean beharrezkoak izan ohi dituen erremintak eta jarraitzen duen ekoizpen prozesua izan dute hizpide eskola berezi batean. Euskaldunon Egunkaria-rekin hasi eta gaur egunera arte euskarazko egunkariak egin duen bidea ere azaldu du Zabalondok.

Horrez gain, ikasleek haien egunkari orri propioak osatu dituzte BERRIAren edukiekin.

Eleizalde ikastolak bat egin du BERRIAlagun sarea handitzekoGeroa Zugan kanpainarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.