Espainiako Poliziak jakinarazi du gizon bat atxilotu duela Tuteran (Nafarroa), hainbat migratzaileri errolda agiriekin iruzur egiteagatik. Antza, 500 euro kobratzen zizkion bakoitzari agiria lortzeagatik, nahiz eta tramite hori egitea doakoa den. Bestalde, azaldu dute gizon bera aurrez atxilotua izan zela delitu bera egiteagatik. Urtarrilean atxilotu zuten, eta orduan 30 bat migratzaileri kobratu zien tramite hori egiteagatik.
Tuterako Udaltzaingoak eta Espainiako Poliziak erroldatzeak ikuskatzen dituzte irregulartasunak antzemateko. Espainiako Poliziak gogorarazi du ez dela beharrezkoa norbaiti ordaintzea erroldatzearen truke, eta iruzurra jasan duela uste duen edonor salaketa jartzera gonbidatu dute.