66 urteko gizon bat eta 70 urteko beste bat ospitaleratu zituzten atzo, Echon (Huesca), bi lagunentzako parapente bat aireratzen ari zirenean erorita. Egonkor baina larri zaurituta ospitaleratu zituzten bi gizonak, Zaragozako Miguel Servet ospitalean eta Huescako San Jorgen.
Istripua atzo goizean gertatu zen, 12:40Â inguruan. Aragoiko larrialdi zerbitzuak ordu horretan jaso zuen abisua, eta beharrezko zerbitzuak martxan jarri, tartean helikoptero bat.
Heraldo de AragĂ³n egunkariak jakinarazi duenez, bi zaurituak hamasei eta hogei metro arteko altueratik erori ziren, zuhaitz askoko eremu batera. Horrek erreskate lanak baldintzatu zituen, zaila baitzen zaurituak bilatzea. Aurkitu ostean, belardi batera eraman zituzten helikopteroan, larrialdi zerbitzuetako medikuek artatu zitzaten. Handik ospitalera eraman zituzten.
Biak donostiarrak diren arren, 66 urteko gizona Echon bizi da. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, oraindik ez dago argi zerk eragin zuen istripua.Â