Bi gizon ito dira, bata Uribarriko urtegian eta bestea Orioko hondartzan

25 urte zituen batek, eta 39 besteak. Araban hildakoa Gasteizko ironmanean parte hartzen ari zen.

Sorosle bat, Gorlizko hondartzan. ARITZ LOIOLA / FOKU
Sorosle bat, Gorlizko hondartzan. ARITZ LOIOLA / FOKU
jon ordonez garmendia
2026ko uztailaren 12a
13:02
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaur goizean bi gizon hil dira itota. Lehena Uribarriko urtegian (Araba) hil da, Gasteizko ironmanean parte hartzen ari zela bihotzekoak jota, 08:00ak aldean. Igeriketako proban ari zela ondoezik sentitu da, eta ito egin da. 25 urte zituen, eta Erresuma Batukoa zen. Lehorretik 41 metrora erreskatatu dute, baina ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.

Bigarrena Orion hil da (Gipuzkoa), hondartzan, 10:00ak aldean. 39 urte zituen. Hura ere ondoezik sentitu da, eta uretatik atera eta suspertzen saiatu diren arren, hil egin da. 39 urte zituen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA