Bi hautagaitza aurkeztu dira Ezker Anitza gidatzeko

Batek Arantza Gonzalez du buru, eta besteak, berriz, Asier Muñoz.

gurutze izagirre intxauspe
2025eko ekainaren 16a
15:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ezker Anitza-IUk zuzendaritza berrituko du, Iñigo Martinezek jakinarazi ostean uko egingo ziola gidaritzari. Bi hautagaitzetako batek Arantza Gonzalez du buru eta besteak, Asier Muñoz. Ekainaren 22an egingo dute XI. batzarra, eta militantziak gaurtik aurrera eman dezake botoa.

Gonzalez Donostiako Udaleko zinegotzia da. Haren hautagaitzak Izan zarelako gara izena du, eta hogei emakumez eta hemeretzi gizonez osatua dago.

Muñoz Ezker Anitza-IUko osasun sarearen eleduna da. Nortasuna, la fuerza militante (Nortasuna, indar militantea) izena du haren zerrendak. Bost gizonez eta lau emakumez osatua dago.

Militanteek asteazkenera arteko epea dute botoa emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.