erabakitzeko eskubidea

"Bide orria zehazteko" batzarra egingo du bihar Gure Esku Dago-k, Gasteizen

IEFPS Mendizabala Goi Mailako LBH institutuan izango da bilkura, 10:00etatik 13:00era bitarte.

Gure Esku Dago ekimenak martxoan Bilbon egin zuen ekitaldia. ARITZ LOIOLA, ARGAZKI PRESS
enekoitz esnaola
2014ko irailaren 26a
11:27
Entzun

Gure Esku Dago dinamikak "hitzordu garrantzitsu bat" izango du bihar, bere bigarren urte politikorako "bide orria zehazteko" eta antolaketa erabakitzeko batzar orokorra egingo baitu. Gasteizen izango da bilkura. 

Joan den ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen alde 150.000 laguneko giza katea egin ostean, hil bereko 21ean batzar bat egin zuen Gure Esku Dago-k, eta han hiri eta herri batzordeei galdetegi bat pasatu zien, "denen artean norabidea eta urteko eginbeharrak" finkatzeko. Erantzunak irailaren 7rako helarazteko epea eman zien, eta harrezkero talde eragilea haiek aztertzen eta etziko batzarra prestatzen aritu da.

Larunbateko batzarreko gai ordena: sarrera, galdetegietako ekarpenen sintesia, dinamikaren norabidea eta urteko ekinbidearen proposamena, eta ebazpenen bozketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.