Etxegabezia

Bilboko gazte migratzaileak kalean daude berriro

Udalak zazpi egunerako aterpea eskaini zien, baina epea amaitu da.

Gazteek lotarako erabiltzen zituzten etxolak. ARITZ LOIOLA / FOKU
gotzon hermosilla
2021eko otsailaren 9a
17:32
Entzun 00:00:00 00:00:00

OEE Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak jakinarazi duenez, Bilboko Euskalduna zubiaren azpian lo egiten zuten gazte migratzaileak kalean daude berriro. Udaltzainek leku hartatik kanporatu zituen, eta Gizarte Zerbitzuek aterpe batean lo egiteko aukera eman zien, baina soilki zazpi egunez. Epe hori amaituta, kalean daude berriro gazteak.

Edonola ere, aurrerantzean ezin izango dute Euskalduna zubiaren azpiko bazter hori lotarako erabili, Bilboko Udalak etxolak eraitsi eta hara iristeko bidea itxi duelako, OEEk emandako informazioaren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.