Bilboko mendizale bat hilik topatu dute Espainian, Arredondo inguruan (Kantabria). 53 urteko gizonezko bat zen. Larunbatean mendi itzuli bat egitera atera zen Asongo mendi-lepoen parke naturalean; gauean itzuli ez, eta haren senide batek abisua eman zien larrialdi zerbitzuei.
Harrezkero mendizalearen bila aritu dira, eta gaur topatu dute gizonaren gorpua, igandearekin. Berrogei bat langile aritu dira bilaketa lanetan, tartean poliziak, larrialdi zerbitzuetakoak eta beste, eta lurreko eta aireko ibilgailuak baliatu dituzte. Rolacias esaten dioten kanal baten inguruan atzeman dute gorpua; handik leku seguruago batera mugitu, eta helikopteroz atera dute.