Bilbora zetorren hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan du Lisboan

Bonba mehatxu batek eragindako kezka dela eta hartu dute erabakia, baina, behin Lisboara iritsita, ez dute lehergailurik aurkitu.

Hegazkin bat Loiuko aireportuan. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Hegazkin bat Loiuko aireportuan. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
arantxa iraola
2025eko uztailaren 26a
20:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Azore uharteetatik (Portugal) Bilbora zetorren hegaldi batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan du Lisboan gaur, bonba mehatxu bat zela eta. Hala ere, behin Lisboara iritsita, hegazkina miatu dute eta ez dute lehergailurik aurkitu. Portugalgo telebista kate publikoaren arabera, bidaiari bat galdekatu du Poliziak, jazoera argitze aldera.

Ondo atera dituzte bidaiariak hegazkinetik, ezbeharrik gabe. Hainbat iturriren arabera, Sata Azores Airlines aire konpainiak jaso du mehatxuaren abisua. Ez dago guztiz argi zehazki Lisboako zein tokitan lurreratu den hegazkina; zenbait iturriren arabera, Humberto Delgado aireportuan izan da, eta beste zenbaiten arabera, militarren Figo Maduro basean.

Azore uharteetako hiriburu Punta Delgadatik atera da hegazkina, gaur goizean. Aireportuko webgunearen arabera, 09:46an izan da aireratzea. Larrialdiaz arduratuta, Humberto Delgado aireportuak tarte batean bertan behera utzi ditu hegaldi guztiak, eta alerta gorria ezarri du. Gero apaldu egin dute alerta maila.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.