EAJk eta PSEk Gipuzkoako Ur Partzuergoko presidentetza «ukatu» diotela salatu du EH Bilduk

Koalizio subiranistaren arabera, jeltzaleek eta sozialistek ituna egin dute EH Bildu ardura postuetatik aldentzeko.

Barrendiola
Barrendiolako urtegia, artxiboko irudia. GORKA RUBIO/FOKU
aitor biain
2023ko azaroaren 28a
19:15
Entzun 00:00:0000:00:00

EH Bilduk salatu du Gipuzkoako Ur Partzuergoko administrazio kontseiluan dagokion ordezkaritza «ukatu» diotela EAJk eta PSE-EEk. Talde subiranistaren arabera, jeltzaleek eta sozialistek ituna egin dute koalizioa ardura postuetatik aldentzeko. Presidente kargua eta beste lau ordezkari hari dagokiola iritzi dio EH Bilduk, udalerrietan lehen indar politikoa delako.

«EAJk eta PSEk uko egin diote ordezkari banaketa orekatua egiteari maiatzaren 28ko hauteskundeen emaitzetan oinarrituta», salatu du koalizioak. EAJren hitzetan, ordea, hautaketa modu hori ez da agertzen ur partzuergoaren estatutuetan. Gipuzkoako Urak-ek gaur osatu du bere administrazio kontseilua, eta Beasaingo alkate Leire Artola (EAJ) aukeratu dute presidente; Unai Larreategi Soraluzeko zinegotzia (EH Bildu) izango da presidenteordea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.