ALDERDIAK

Bilkideen %88k babestu dute zuzendaritzarako proposamena

Hegoaldeko lau herrialdeetako arduradunak ere bozkatu dituzte; %87tik gorako babesa jaso dute guztiek.

Arnaldo Otegi, apirilaren 14an, Eibarren (Gipuzkoa). MAIALEN ANDRES / FOKU
jon olano
2021eko maiatzaren 8a
16:08
Entzun 00:00:0000:00:00

Ostegunetik gaur eguerdira bitartean, EH Bilduren II. Kongresuko hautagaitzak bozkatu dituzte bilkideek. Hegoaldeko Zuzendaritzarako plantxa eta Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroko herrialdeko arduradun politikoak bozkatu dituzte, eta gehiengo zabal batek babestu du Mahai Politikoak proposatutako zerrenda; %88,49k eman dute baiezko botoa, eta %6,65ek ezezkoa. %4,86k bozkatu dute zuri.

Herrialdeko arduradun politikoei dagokienez ere, babesa oso zabala izan da; Ibon San Saturnino zen Arabarako hautagaia, eta %87,27 bilkidek babestu dute. %7,88k eman dute kontrako botoa. Gainerako lurraldeetan, %90etik gora dago babesa: Bizkaian, %91,29 aldeko boto jaso ditu Asier Vegak; Gipuzkoan, %95.46 Nekane Zinkunegik eta %94,51 Miren Zabaletak. Kontrol eta Kontu batzordeetarako hautagaitzek, berriz, %93ko babesa jaso dute.

Aurreko urteetan aritu den taldearekiko aldaketa gutxi proposatu ditu Mahai Politikoak zuzendaritzarako:

Koordinatzaile nagusia: Arnaldo Otegi

Zuzendari nagusia: Garikoitz Mujika

Programa zuzendaria: Pello Otxandiano

Komunikazio zuzendaria: Larraitz Ugarte

Antolakuntza zuzendaria: Sonia Jacinto

Nazioarteko harremanetarako zuzendaria: Gorka Elejabarrieta

Politika instituzionala: Ainhoa Beola

Udal politikako zuzendaria: Onintze Oleaga

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.