Eraikuntzako materialak birziklatzeko planta batean sutea piztu da goizean, Cintruenigon (Nafarroa).
Suak hodei beltz trinkoa sortu du, eta, haizearen ondorioz, Erriberako herrirantz joan da. Twitter kontuan, 112 SOS Nafarroa Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzukoek etxean geratzeko gomendatu die herritarrei. Halaber, ateak eta leihoak ixteko eskatu diete, kea sar ez dadin.
Kalean ez egoteko gomendatu du, batik bat lantokitik gertu dauden eremuetan.
Tuterako parkeko suhiltzaileak bertaratu dira sutea itzaltzeko asmoz. Gainera, han dira foruzainak, Cintruenigoko udaltzainak eta guardia zibilak ere.
âš ï¸Â ATENCIÓN AVISO URGENTE.
— Policía Local Cintruénigo (@PLCintruenigo) June 2, 2023
Incendio 🔥🔥en una actividad industrial en el Polígono Industrial I. @bomberos_na informa de que la nube es tóxica.
Los residentes en los barrios más cercanos al polígono deben cerrar puertas y ventanas de sus domicilios . pic.twitter.com/S3RciWxPXw